XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeruaren aunditasunak neurri arrigarriyak iristen ditu; luzerua, zabalerua ta goi-neurriya berdiñak dira; argatik chimistaren azkartasunak erruzko denbora biarko luke berak igarotzeko, alaere zeru-tarrak Jaunaren doayez erres eta aguro zeruko edozeiñ tokitara joaten dira.

Zeruan ez dago eliz berezirik, Jaungoikua ber-bera ertz-gabeko eliza da-ta; argiya izateko eguzki-illargiyen biarrik ez dago, Jesukristok oyek baño biziyago zerua argitzen du-ta.

Zeiñ baño zeiñ ederrago diran zeruko bizitzalliak, eziñ zenbat-u (kontatu) ditezke, aingeruak, goi-aingeruak, Serafiñak, Aitalenak (Patriarkak), Igarliak (profetak), Apostoluak, odol-emalliak (martiriyak), aitorliak, mirabe garbiyak (birjiñak) eta gañerako zerutarrak, apañ, eder, pozdun eta zoriontsuak, mintzu ta kanta alaigarriyak darizkiyotela, soñuba juaz saill-egiñik dabiltza; bakoitza zuriz jantziya dabill; eskuetan (palmak) jasuaz, urrezko koroyez burua apaindurik, errege-alkiyaren jabe dala bakoitzak daukan goiko malla azaltzen du; bakoitzak munduko erregien aldian aberats purrakatua dago; ala ere alkarren espagabe, alkarri naitasuna ta leyaltasuna ezkeñiyaz eta batak bestiaren zoriona geituaz bizi dira;.